XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antofagastan jada, bertako meategietako beharginek zelako egoera txarrean lan egiten zuten ikusteak itzelean hunkitu zituen. Handik oraindik iparrerago egin zuten, Iquique-ra. Hau izan zen Txilen zapaldu zuten azken hiria. Martxoaren 23an herrialde luzanga hori agurtu zuten, 3.500 kilometroko ibilbide puska atzean utzita.

Titicaca lakua inguratuta, Cuzco (Peru hegoaldean) zen euren hurrengo jomuga. Garraio kamioietan bidaiatuz eta ahal zutenean zer edo zer janez ailegatu ziren bertaraino. Hiri horretara heltzean aurkikuntza bikoitza egin zuten: batetik, indioekiko arrazakeriaren gordintasunaz jabetu ziren; bigarrenik, inken mundua bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten.

Sentipen hori nabarmen areagotu zitzaien Machu Picchura joatean. Andeetan kokaturiko inken hiri zaharrak liluratuta utzi zituen bi lagunak; Ernesto oso arkitekturazalea zela kontuan izanik, pentsatzekoa da hango aztarnek aho zabalik utziko zutela.